miércoles, 3 de diciembre de 2014

Grabitazio unibertsalaren legea eta Pisua

Ataza honen helburua hau da:
- Ulertu zer den indar grabitatorioa, hau da, nolakoa den masen arteko sortzen den indarra.
- Ulertu indar grabitatorioaren ekuazioa.
- Ulertu indar grabitatorioaren eta pisuaren arteko erlazioa.
Horretarako, horrelako lana egin behar duzue:
Guztiek egiteko lana:
- Irakurri 4.1 atala (68 eta 69. orrialdeetan), 2. EBATZITAKO ARIKETA barne.
- Irakurri 5.1 atala (70. orrialdea), 3. EBATZITAKO ARIKETA barne.
- Kalkulatu 100 kg-ko pertsona baten pisua Lekeition, Everesteko tontorrean, Ilargian eta Jupiterren.
Ivanek egiteko lana:
- Prestatu gai hau klaseari azaltzeko: Indar grabitatorioa (noiz agertzen da, ekuazioa: grabitazio unibertsalaren legea, bektorearen ezaugarriak, zeren arabera aldatzen da bere balioa, beste ezaugarriak: handia ala txikia, erakarpen-indarra ala aldarapen indarra).
Unaik egiteko lana:
- Prestatu gai hau klaseari azaltzeko: Indar grabitatorioa eta pisuaren arteko erlazioa (Pisua eta indar gravitatorioaren ekuazioen arteko erlazioa, zer da grabitatearen azelerazioa, nola kalkulatzen da g Lurran eta beste astroetan, g-ren balioa Lurran eta ea berdina den Lurreko leku guztietan)

No hay comentarios:

Publicar un comentario