Proiektua


Naturako Elementuak: Esperimentuen Tailerra

1. ENUNTZIATUA

Ikastetxeko LH 1. mailako ikasleek “Naturako elementuak” deitzen den ikasgaia ikusiko dute. Ikasgai honetan dauden atal batzuk (Inguratzen gaituen ura, Arnasten dugun airea, Kutsaduraren amesgaiztoa) erlazionatuta daude DBH 4. mailan lantzen dugun ikasgai batekin (Indarrak eta presioak fluidoetan), zehatz-mehatz atal hauekin: materiaren egoerak (solidoa, likidoa, gasa), flotagarritasuna eta presioa gasetan (presio atmosferikoa).

Gure helburua umeentzako esperimentu tailer bat prestatzea da. Tailer honetan umeek ondo pasatu behar dute eta ikasi behar dute esperimentuen bidez. Horrengatik, esperimentuak izan behar dira errazak, didaktikoak, harrigarriak...

Beste helburu bat daukagu: DBH 4. mailako gaia lantzea eta ulertzea, gure mailari dagokion sakontasunarekin. Esperimentuen bidez landuko dugu ikasgaia.


2. EMAITZAK

  • Naturako elementuak: esperimentuen tailerra: Umeekin egingo ditugun esperimentu bilduma. Banan-banan deskribatu beharko ditugu. Tailerraren deskribapena ere beharko dugu: non egingo dugu, zenbat talde egingo dugu umeekin, zenbat denbora egongo dira esperimentu bakoitzean. Esperimentu bakoitzaren deskribapena atal hauek izango ditu:
    • Esperimentuaren izena
    • Erabilitako materiala (Umeek zerbait prestatu edo ekarri behar dute?)
    • Esperimentuaren prozesua (Zer egin behar dugu? Zer galdera egingo diegu umeei esperimentua egiten dugun bitartean? Zer egingo dugu guk eta zer egingo dute haiek?)
    • Esperimentuaren ondorioak (Zer gertatuko da? Umeek esan beharko digute zer ikusten duten, beraz zer galdera egingo diegu umeei?)
    • Esperimentuaren azalpena (Nola azalduko diegu umeei gertatu dena)
    • Denbora (zenbat minutu behar dugu hau guztia egiteko?)
  • Indarrak eta presioak fluidoetan: esperimentuen bilduma: Guk egingo ditugun esperimentuen bilduma. Banan-banan deskribatu beharko ditugu. Esperimentu bakoitzaren deskribapena atal hauek izango ditu:
    • Esperimentuaren izena
    • Erabilitako materiala
    • Esperimentuaren prozesua (Zer egin dugu?)
    • Esperimentuaren ondorioak (Zer gertatu da?)
    • Esperimentuaren azalpena (Fisikan oinarritutako azalpena)
  • Proiektu-egunkaria: Proiektuan egingo ditugun ataza guztien deskribapena eta proiektuaren emaitzen bilduma. Atazen deskribapenean sartu behar da: data, egilea (txandaka egin behar da), eguneko lanaren kontakizuna, eguneko emaitzen zerrenda, egindako lanaren ebaluaketa (alde onak eta alde txarrak, hobetzeko aukerak eta zer egin dezakezun hobekuntzak gauzatzeko).

3. BALIABIDEAK

  • Fisika eta kimika liburua: 2. liburukia, 4. ikasgaia. 
  • Umeen ikasgaia: 5 Naturako elementuak. 
  • Internet.

4. EBALUAKETA

  • Proiektu-egunkaria – Taldeko nota eta Banakako nota
  • Tailerra umeekin – Taldeko nota eta Banakako nota
  • Eguneko lana – Banakako nota
  • Taldekideek jarritako nota – Banakako nota
  • Azterketa – Banakako nota eta taldeko nota

5. ATAZAK

1. ATAZA: 2014/12/18

  • Ulertu proiektua eta eman ideiak hasierako deskribapena hobetzeko.
  • Etxerakolanak (2015/01/09-rako):
    • Prestatu egoera fisikoei buruzko informazioa. Taldeko 3 kidek prestatuko dute egoera bana: solidoa, likidoa eta gasa. Egoera bakoitzari buruz ezaugarrien zerrenda bat prestatu behar da (ezaugarria eta deskribapen laburra, argia eta osoa). Taldekideek ekarritako informazioa proiektu-egunkarian gordeko dugu. Egilea aipatu behar da. 
    • Idatzi proiektu egunkarian lehenengo eguneko informazioa. Taldeko laugarren kideak egingo du.

2. ATAZA: 2015/01/12

  • Komentatu guztion artean pasaden egunean egindako esperimentuak eta esperimentuen azalpena (Fisikan oinarritutako azalpena). Banatu lana.
  • Etxerakolanak (2015/01/16-rako):
    • Deskribatu egindako hiru esperimentuak: lehena (sartu papera ontzian eta ontzia uretan papera busti gabe, aldatu airea ontzi batetik beste batera), bigarrena (xiringa prestatuta, airea konprimi daiteke baina ura konprimiezina da) eta hirugarrena (olioa, alkohola eta ura, zer forma daukate likidoek?). Taldeko 3 kidek prestatuko dute esperimentu bana. Oso garrantzitsua da esperimentuaren azalpena (Fisikan oinarritutako azalpena). Azalpenean fisikako kontzeptu eta magnitude berriak azaldu behar dira (adibidez dentsitatea: zer da, nola kalkulatzen da, zein unitatetan neurtzen da, bitxikeriak...). Taldekideek ekarritako informazioa proiektu-egunkarian gordeko dugu. Egilea aipatu behar da. Egilea prestatutako informazioa klasera azaltzeko gai izan behar da.
    • Idatzi proiektu egunkarian bigarren eguneko informazioa. Taldeko laugarren kideak egingo du.
Esteka hauetan aurkituko duzue lagungarria izan daiteken informazioa:

3. ATAZA: 2015/01/22

  • Deskribatu egindako esperimentuak (2015/01/23-rako). Oso garrantzitsua da esperimentuaren azalpena (Fisikan oinarritutako azalpena). Azalpenean fisikako kontzeptu eta magnitude berriak azaldu behar dira. Taldekideek ekarritako informazioa proiektu-egunkarian gordeko dugu. Egilea aipatu behar da. Egilea prestatutako informazioa klasera azaltzeko gai izan behar da:
    • Paula: Klipak flotatzen du uretan?. Fisikako kontzeptuak: gainazal-tentsioa.
    • Ivan: 6 likido, 6 geruza ondo banatuta. Fisikako kontzeptuak: dentsitatea.
    • Andoni: Gorputz baten pisua txikitzen da likido batean murgiltzen dugunean. Fisikako kontzeptuak: pisua, itxurazko pisua, bultzada.
    • Unai: Gorputzaren bolumena handitzen badugu, itxurazko pisua txikitzen da. Itxurazko pisua aldatzen da murgilduta dagoen bolumenaren arabera. Fisikako kontzeptuak: zeren arabera aldatzen da bultzada? Murgildutako bolumenaren arabera. Erabili Arkimedesen printzipioa menpekotasun hau azaltzeko.
    • Aitor: Gorputz baten itxurazko pisua aldatzen da alkoholean, uretan edo ur gazian murgiltzerakoan. Fisikako kontzeptuak: zeren arabera aldatzen da bultzada? Likidoaren dentsitatearen arabera. Erabili Arkimedesen printzipioa menpekotasun hau azaltzeko.
    • Laura: Arrautzak flotatzen du uretan? 
    • David: Zergatik flotatzen dute itsasontziek? 
  • Idatzi proiektu egunkarian hirugarren, laugarren eta bostgarren eguneko informazioa.

4. ATAZA: 2015/01/26


  • Deskribatu egindako esperimentuak (2015/01/26-rako). Oso garrantzitsua da esperimentuaren azalpena (Fisikan oinarritutako azalpena). Azalpenean fisikako kontzeptu eta magnitude berriak azaldu behar dira. Taldekideek ekarritako informazioa proiektu-egunkarian gordeko dugu. Egilea aipatu behar da. Egilea prestatutako informazioa klasera azaltzeko gai izan behar da:
    • Jesús: Nola puztu dezakegu puxika bat botila baten barnean?
    • Paula: 
    • Ivan: 
    • Andoni: Edan lastotxo batekin edo bi lastotxoekin.
    • Unai: 
    • Aitor: 
    • Laura: Edalontziak itsatsita geratzen dira puxikan. Bentosa.
    • David: 
 .

No hay comentarios:

Publicar un comentario