miércoles, 3 de diciembre de 2014

Grabitazio unibertsalaren legea eta Pisua

Ataza honen helburua hau da:
- Ulertu zer den indar grabitatorioa, hau da, nolakoa den masen arteko sortzen den indarra.
- Ulertu indar grabitatorioaren ekuazioa.
- Ulertu indar grabitatorioaren eta pisuaren arteko erlazioa.
Horretarako, horrelako lana egin behar duzue:
Guztiek egiteko lana:
- Irakurri 4.1 atala (68 eta 69. orrialdeetan), 2. EBATZITAKO ARIKETA barne.
- Irakurri 5.1 atala (70. orrialdea), 3. EBATZITAKO ARIKETA barne.
- Kalkulatu 100 kg-ko pertsona baten pisua Lekeition, Everesteko tontorrean, Ilargian eta Jupiterren.
Ivanek egiteko lana:
- Prestatu gai hau klaseari azaltzeko: Indar grabitatorioa (noiz agertzen da, ekuazioa: grabitazio unibertsalaren legea, bektorearen ezaugarriak, zeren arabera aldatzen da bere balioa, beste ezaugarriak: handia ala txikia, erakarpen-indarra ala aldarapen indarra).
Unaik egiteko lana:
- Prestatu gai hau klaseari azaltzeko: Indar grabitatorioa eta pisuaren arteko erlazioa (Pisua eta indar gravitatorioaren ekuazioen arteko erlazioa, zer da grabitatearen azelerazioa, nola kalkulatzen da g Lurran eta beste astroetan, g-ren balioa Lurran eta ea berdina den Lurreko leku guztietan)

domingo, 30 de noviembre de 2014

Pisua eta Masa

Gure bizitzan oso arrunta da honelako esaldi bat: "60 kg pisatzen dut". Fisikaren ikuspuntutik esaldi hau ez da zuzena. Horretarako ulertu behar duzu zer den masa, zer den pisua, zer magnitude neurtzen den kilogramotan eta zein unitatetan neurtzen den pisua. Ea hurrengo aurkezpenean aurkitzen dituzun erantzunak.
Zer egin behar duzu? Irakurri, ulertu eta ziurtatu azaltzeko gai izango zarela.


miércoles, 29 de octubre de 2014

Elkarloturik dauden partikulak (Andoni)

Irakurri "Particulas entrelazadas".
Egin artikuluaren laburpen bat. Gutxienez, atal hauek azaldu beharko dituzu:
- Zer dira elkarloturik dauden partikulak
- Karta kuantikoen adibidea
- Gaur egungo lorpenak
- Aplikazioa (kriptografia)

Lanaren formatua:
- PowerPoint aurkezpena.
- Aurkezteko orrietan bakarrik informazio grafikoa eta hitz gutxi
- Notetan azalpen luzeak, informazio osoa.
- Ezin da kopiatu eta itsatsi egin Internetetik.

Antimateria (Naiara)

Irakurri "En busca de la antimateria perdida".
Egin artikuluaren laburpen bat. Gutxienez, atal hauek azaldu beharko dituzu:
- Zer gertatzen da materia eta antimateria elkartzen direnean
- Paul Dirac-en aurkikuntza
- Nolakoa da antimateriaz egindako unibertsoa
- Antimateria eta Big Bang
- Antimateria sortzen
- Aplikazioa minbiziaren kontra


Lanaren formatua:
- PowerPoint aurkezpena.
- Aurkezteko orrietan bakarrik informazio grafikoa eta hitz gutxi
- Notetan azalpen luzeak, informazio osoa.
- Ezin da kopiatu eta itsatsi egin Internetetik.